XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ona emen Dorote; nire anchiñako emastegeya.

- Bai, ta ona emen Agaton nire senargeya.

- ¿Zer jazo yan Dorote, barriro gaztai-saltzalle jarteko? Nik uste nayonan aberatza zuala ire senarra; beñipein, Amerika'tik etorri zan lengusu aberatz bategaz ezkondu intzanala zan entzutia.

- Bai-ba; aberatz-samar eguan; baña zoricharrak amaittu ebazan laster bere dirubak eta bera.

- Errukarrija don, gertaera ori.

- Lengusuba agertu zaneko astu intzanan nigaz ta niri eskiñiriko berbakaz: berberdichu bat-be ezeustanan esan lengusubaz ezkontzeko asmuak artu eunazanian, eta gizabide orregaz, Jaungoikua'ren bidietatik aldenduten danak, geyenean idoro oi yon zoricharra; aberaztasunaz arroturik, aldendu intzanan bide onetik; baña ikusi don, Jaungoikua'k zeatzen dauzala egitte charrak.

- Bayakiyat Agaton, berbok egijak dirala, baña gaztetako zorakerijak eragitten yubezak orrek gixabide okerrok.

Parkamena eskatzen duat berbemonak bete eneyubazalako; ta ganera, euri jaramon baga aldendu nintzubalako bete bategaz ezkontzera.

- Jaungoikua'k parkatu dayanala.

¿Ta nun yagon Marte Goyerri'ko?.

- Oraindiño gaztai-saltzalle yabilk.

- ¿Benetan? ¿Etorten-don Ardibaso'ra?.

- Bai, sarri etorten-dok.